Seleccionar página

AINHOA GÓMEZ BELTRÁN

Ainhoa Gómez Beltrán

Ainhoa Gómez Beltrán

linkedinbranding.es atariko zuzendaria

www.linkedinbranding.es atariaren fundatzailea
Sare sozial profesionalen prestatzailea eta aholkularia LinkedIn atarian aditu gisa dago kokatuta @SEOmantica marka profesionalaren bitartez.
Unibertsitate eta ezagutza ikastegietan Student Branding arloko ohiko prestatzailea da. Gaur egun LinkedInen aholkularitza estrategikoko eta prestakuntzako zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa eta profesionalei. Talde komertzialen eraldaketa digitala, Social Selling estrategien bitartez, eta talentua erakartzea sareen bitartez profesionalen bitartez, employer branding.
Mundu digitalean 19 urteko esperientzia dauka marketin digitaleko espezialista eta garatzaile modura.
Ainhoa Gómez Matematikan lizentziaduna da EHUn. Software arkitekturako graduondoa egin zuen (Deustuko Unibertsitatea), baita Jarrera Pedagogikoari (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta Marketin Digitaleko zuzendaritzari buruzkoak ere(Errioxako Unibertsitatea).

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA

Alicia Ro

Alicia Ro

Alicia Ro

Marka pertsonalean hitz egiteko tekniketan espezializatutako komunikatzailea

Alicia Ro naiz, marka pertsonalean eta jendaurrean hitz egiteko tekniketan espezializatutako komunikatzailea.

14 urtez aritu naiz lanean aurkezle, idazlari eta telebistako esatari bezala Cuatron, Canal Plusen, Mediaseten, Atresmedian eta Canal Extremadura TVn.

Gaur egun, profesionalak prestatzen ditut beren ideiei eta proiektuei ahotsa emateko. Ikastaroen eta aholkularitzen bidez, beren mezuak argi eman ditzaten eta ikusgarritasuna areagotu dezaten entrenatzen ditut. Negozio-eskolekin eta unibertsitate-zentroekin lankidetzan aritzen naiz, hala nola, EOI eta TAIrekin.

www.aliciaro.com webgunearen egilea naiz eta #PremiosBlogs2017an irabazlea izan zen; Youtuben AliciaRoComunica kanala daukat.

Nire Gertuko Komunikazioa erabiltzen dut, besteak urrunago iritsi daitezen

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA

Nora Sarasola

Nora Sarasola

Nora Sarasola

Bilbao Ekintzako zuzendari orokorra

Nora Sarasola Irizar Bilbao Ekintzako zuzendari orokorra da 2013ko martxoaren 11z geroztik.
Zuzenbide ekonomikoan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (1999), Master of Business Administration (MBA) egin zuen Enpresa Institutuan (2000). Euskara, ingelesa eta frantsesa hitz egiten ditu.
Nora Sarasolak erantzukizuneko postuetan esperientzia profesionala du informatika sektoreko enpresetan, IKTei lotutakoetan, merkataritza-estrategiakoetan eta kudeaketa integratuko eta E-business arloko aholkularitza proiektuetan…

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

COLABORADORES / LAGUNTZAILEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA

Gloria Múgica

GLORIA MÚGICA

GLORIA MÚGICA

DEMA, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziako zuzendari-gerentea

Gloria Múgicak bere bizitza profesional osoa enpleguaren, prestakuntzaren eta ekintzailetzaren alorrean darama.
Gaur egun, DEMA, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziako zuzendari-gerentea da.
Aurrez ardura publikoak izan ditu Berrikuntza Soziolaboraleko zuzendari eta Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendari gisa.
Fondo Formacion Euskadiko enplegu eta ekintzailetza gerentea ere izan da, Samu Consultoreseko aholkularia eta Embalaje EMBZA XIIko gerentea.

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

COLABORADORES / LAGUNTZAILEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA

Ana Diaz

ANA DIAZ ALVAREZ

ANA DIAZ ALVAREZ

NSFren Koordinazio Batzordeko kidea

Gizarte Psikologia arloko doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Münsterreko Unibertsitateko (Nord Rhein Westfalia, Alemania) Psikologia Sozialeko Departamenduarekin lankidetzan.

Teknologiaren eta berrikuntzaren kudeaketan aditu masterra, Ezagutzaren Clusterrean.

MBA Executive masterra ikus-entzunezko teknologien bidez, ESEUNE negozio-eskolan.

1995ean Novia Salcedo Fundazioarekin bat egin zuen eta enpleguaren eta europar proiektuen arloan hasi zen lanean; ondoren Lanketa programaren kargu egon zen; programa hau enpresak sortzeko interesa zuten gazteei zuzenduta zegoen eta AEBetako enpresekin garatu zen. 2000. urteaz geroztik NSFko prospektiba eta gizarte-berrikuntza eremua sustatu du eta gaur egun gizarte-berrikuntzan ikertzeko laborategiaren (LIIS) buru da; horren bidez ikerketa- eta ekintza-jarduerak antolatzen dira UPV/EHUko Ekonomia-enpresa eta Gizarte-psikologia fakultateekin lankidetzan. 2009tik 2013ra NSFren ICARO Think-Tank proiektuan hartu zuen parte. “Profiling de Jóvenes y Empresas NSF” proiektuaren diseinua eta hedapena egin eta koordinatu ditu, Fundazioaren enplegagarritasun zerbitzuak optimizatzeko; era berean, “Gazteen enplegagarritasunerako eredua” ikerketa koordinatzen du.

Parte hartze aktiboa izan du sare aldeaniztunetan, hala nola, LED (Local employment development-Enplegu ZN EB); CSR-Vaderegio (gizarte-erantzukizun korporatiboa sustatzeko agintari publikoen europar sarea); Euskal Herrian gizarte-berrikuntza sustatzeko “Basque Social Innovation Platform”-eko (Innobasque) kidea izan da.

Gaur egun NSFren Koordinazio Batzordeko kidea da, BYEFeko gazteen enplegu foroko koordinatzailea eta Nazio Batuen aurrean gazteen enpleguaren aldeko nazioarteko kanpaina sustatzen duen PEGASUS taldeko kidea.

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

COLABORADORES / LAGUNTZAILEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA

JOSE LUIS DEL VAL

JOSE LUIS DEL VAL

JOSE LUIS DEL VAL

UDko Ingeniaritza Fakultateko katedraduna da

Industria-ingeniaria eta informatikan doktorea. 
UDko Ingeniaritza Fakultateko katedraduna da; Ingeniaritza Fakultateko dekanoa eta Ikerketa, berrikuntza eta ekintzailetzako erretore-ordea izan da eta gaur egun eragile ekonomiko eta sozialekiko harremanen unitateko zuzendaria da. 
Bere jarduera akademikoa interneti eta informazioaren teknologiei lotuta egon da eta, bereziki, berrikuntza teknologikoari (industria digitala). 
Unibertsitateko arloari ekintzaile arloa gehitu dio duela gutxi, Open Datan oinarritutako eraldaketa digitalari lotutako startup bat eratu baitu.

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA

Esteban Vicente

Esteban Vicente

Esteban Vicente

ASV Consultingeko zuzendaria

“ASV Consultingeko zuzendaria (1992). Psikologo aholkularia, pertsonen garapenean espezializatua (pertsonen hautaketa, trebakuntza, diagnostikoa, buruzagitza, bezeroen orientazioa, emaitzetara bideratzea). Graduatua: Microeconomics of Competitiveness (Orkestra-Harvard). ETEen kudeaketan eta zuzendaritzan graduatua (INSIDE, Deustuko U.). UCA-Universidad de Centro Américako irakaslea. Deusto Business Schooleko buruzagitza eta ekipoen garapen alorreko irakaslea”.

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

COLABORADORES / LAGUNTZAILEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA