Xabier López de Santiago
EGIBIDE
Vitoria-Gasteizen jaioa (1977).
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna (UPV-EHU).
EGIBIDE ikastetxeko Berrikuntza eta Erakunde Harremanetarako zuzendaria eta HETEL Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteko arduraduna Araban.
10 urtez ikastetxeko Lanbide Heziketako zuzendaria izan eta gero, 2022-2023 ikasturte honetan zuzendaritza hori bere gain hartu du. Besteak beste, bere ardura enpresekin harremanak eta prestakuntza dualeko programak dinamizatu eta koordinatzea da, bai eta EGIBIDErekin lankidetzan ari diren 1.000 enpresa baino gehiagotan ikasleen
prestakuntza-egonaldiak dinamizatu eta koordinatzea ere.
EGIBIDE Euskadiko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxe handiena da. 2012an gure lurraldean Lanbide Heziketaren esparruan aitzindariak izandako Diocesanas eta Jesús Obrero proiektuak elkartzean sortu zen. Bi proiektu horiek 1940an sortu eta ibilbide luzea zeukaten.
Gaur egun, 7.000 ikasle eta 450 hezitzaile baino gehiago ditu Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza (Ostalaritza Eskola), Molinuevo eta Nieves Cano campusetan banatuta.