Antonio Huertas Cabrera
Vitoria-Gasteizeko Michelin lantegiko prestakuntza arduraduna
Kimikaria da, ingeniaritza-enpresa batean bi urtez lan egin zuen, 1986. urtearen erdialdean Valladoliden Michelinen lanean hasi baino lehen. Bertan, informatika-ustiapenarekin lotutako hainbat proiektu garatu zituen Michelinen Espainiako hainbat zentrotarako.
2005eko otsailean, Vitoria-Gasteizera etorri zen, lantegiko Segurtasun eta Osasun sailaren ardura hartzera.
2018ko urritik, Michelin Gasteizeko prestakuntza saila zuzentzen du, 26 pertsona dituena.
Vitoria-Gasteizeko lantegiak, bere langileen etengabeko prestakuntzaz arduratzeaz gain, LHko 50 ikasle baino gehiago hartzen ditu urtero, eta, gaur egun, horietako 29 praktikak egiten ari dira LH dualeko modalitatean.