Seleccionar página

Taig Mac Carthy

Taig Mac Carthy

Ekintzaile eta Adimen Artifizialaren eta Errealitate Birtualaren teknologietako inbertitzaile

Taig Mac Carthy serieko ekintzailea eta idazlea da, 1990ean Euskal Herrian jaioa. 23 urte zituela sortu zuen bere lehen enpresa: gazteei udako oporretan gidabaimena merke eta azkar lortzen laguntzeko zerbitzu bat, Granadan (Andaluzia). Garai horretan, Non-profit bat ere sortu zuen, Donostian, desgaitasuna duten haurren arteari balioa emateko.

Unibertsitatean ikasten ari zela, Taigek startup bat sortu zuen, eta startup hori mendean hazkunderik azkarrena izan duen upategia bihurtu zen hiru urtetan. Startup-upategi horrek ardo berritzaile eta disruptiboenak sortzen ditu, eta Taigek eta upategia berarekin batera sortu zutenek 9 milioi botila baino gehiago saldu zituzten 17 herrialdetan.

Gaur egun, Taigek ekintzaile eta inbertitzaile gisa dihardu Adimen Artifizialaren eta Errealitate Birtualaren teknologietan, bereziki osasunaren esparruan.

Negozioei buruzko bi liburu ere idatzi ditu: The Walrus Method (2016) eta, geroago, Where Is The Dinosaur? (2019). Liburu horretan, negozioak sortzeko, horietan gora egiteko eta negozioetan baliabideak hackeatuz jarduteko trikimailuak eta metodoak azaltzen ditu. The Blue Ocean Strategyko idazleek ere kasu arrakastatsutzat jotzen dute.

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

COLABORADORES / LAGUNTZAILEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA