Seleccionar página

PEDRO GARCÍA AGUADO

PEDRO GARCÍA AGUADO

Coach

Waterpoloko txapeldun olinpiarra 1996an, eta mundukoa 1998an.
Kirol Merituaren Errege Ordenaren urrezko domina.
10 liburu argitaratu ditu.
Audientzia handieneko telebista-programen aurkezlea.
Irrati jeneralistetan kolaboratzailea.
Film laburreko aktorea.
Hizlaria.
Gazteriaren zuzendari nagusia Madrilgo Erkidegoan, 2019ko irailetik 2020ko otsailera.
Adikziotik sendatua.

Dirudienez, ahaleginarekin geure buruari proposatzen diogun edozer gauza lor dezakegu, batere erraza ez izan arren. Nola lortu jakin nahi baduzu, eta jomuga berriak ezartzeko, erronka berriak proposatzeko, beste helburu batzuk zerrendatzeko eta zure buruari proposatutako guztia lortzeko ordua dela pentsatu baduzu; hor izango nauzu!

Kirol-ibilbide arrakastatsu baten eta lehia-maila handiko erdiespen ugari lortu ondoren, azken 15 urteetan hitzaldien munduarekin lotuta egon naiz, enpresetako motibazioaren, prebentzioaren eta ikastetxeetako hezkuntza-ereduen esparruan. Nire esperientziarekin eta irudiarekin ere lagundu dut droga-mendekotasunaren arloko hainbat tratamendu-zentrotan, anbulatorioetan nahiz egoitzetan. Horretan lan egiteko, honako hau da nire prestakuntza: gurasoen aurkako indarkerian aditua, Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean; eta drogen eta IKTen kontsumoaren prebentzioko teknikaria, etxeko esparruan. Goi-mailako ikastaro bat egiten ari nahiz droga-mendekotasuneko eta beste adikzio batzuetako esku-hartze sozialean, eta laster, Psikologiako eta Kriminologiako gradu bikoitza egiten hasiko naiz Francisco de Vitoria Unibertsitatean.

Nire goi-mailako kirol-etapan ikasitako guztiari, nire bizitza pertsonalean izan dudan esperientziari eta adikzioari aurre egiteko eta familia-esparruan jokabidea bideratzeko tratamenduen sektorean beharrezkoa den prestakuntza praktiko nahiz teknikoari esker, lasaitasun osoz esan diezazuket zure mugarriak, erronkak eta helburu pertsonalak lortzeko modua ezagutzen lagun diezazukedala.

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

COLABORADORES / LAGUNTZAILEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA