Nekane Errasti

Nekane Errasti

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko Ingeniaritzako koordinatzailea da 2015etik

Ingeniaria da prestakuntzaz eta Mondragon Unibertsitatean doktoratu zen 2009an;
2003tik, irakasle eta ikerlari gisa lan egin du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola
Politeknikoan.
Gaur egun, ingeniaritzako koordinatzailea da eta estrategia akademikoaren eta
ingeniaritzako negozioaren definizioa eta diseinua bideratzen ditu, baita hezkuntza-
ereduarena eta prestakuntza-eskaintzarena ere.
Bestalde, Project Management Professional (PMP) ziurtagiria du, kalitate-sistemen
ebaluatzailea da (AQU Catalunyarekin) eta Euskaliteko ebaluatzaileen klubeko kide da;
horrez gain, orain arte kanpoko hainbat ebaluaziotan eta kontrastetan parte hartu du.
Unibertsitatean lan egiten hasi aurretik, 5 urtez aritu zen enpresen munduan,
Kalitatearen Departamentuko arduradun eta Produktuaren Garapeneko
Departamentuko arduradun gisa.

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA