Mirari Ayerbe Díaz

Mirari Ayerbe Díaz

UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (SAE-HELAZ) zuzendaria

Kimika Organikoa I Saileko irakaslea UPV/EHUren Farmazia Fakultatean. Kimika Organikoko doktorea (2000), irakasle gisa aritu da bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean, graduko eta graduondoko ikasketetan eta irakasleak trebatzen. UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (SAE-HELAZ) zuzendaria 2017ko otsailaz geroztik, aurrez zerbitzu honetako koordinatzailea izan zen Arabako campuserako (2015-2017). Zerbitzu hau unibertsitateko irakasleen trebakuntza jarraituaz arduratzen da, besteak beste, bereziki irakaskuntzako alderdiez, eta UPV/EHUko fakultate eta unibertsitate-eskola guztietako aholkularitza pedagogikoaz eta curriculum arlokoaz ere bai.

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA