María Escudero
Psikologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean 2005ean, eta masterra egin zuen 2007an, Alcalá de Henareseko Unibertsitatean. Psikologo sanitario gisa jarduteko gaituta dago. Psikologo elkargokidea
Deustuko Unibertsitateko Adingabeekin Esku Hartzeko Masterreko irakaslea izan da.
Enpresan eta giza baliabideetan aplikazio praktikoa duen aukera-berdintasunaren arloko akreditazioa dauka, Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuak (Lehendakaritza, Gorteekiko Harremanak eta Berdintasun Ministerioa) homologatutako prestakuntza.
Esperientzia du psikologo kliniko gisa eta droga-mendetasunen arloko hezitzaile gisa, bai erakunde publikoetan, bai enpresa pribatuetan. 2015etik, Campo & Ochandiano enpresan lan egiten du aholkulari-psikologo gisa.

Esperientzia dauka honako arlo hauetan:
– Curriculum vitaeak aztertzea eta lehen hautaketa egitea.
– Proba psikoteknikoak aplikatzea, zuzentzea eta interpretatzea.
– Hautaketa-prozesuekin lotutako administrazio-zereginak: komunikazioa bidaltzea, meritajea…
– Elkarrizketa profesionalak egitea.
– Talde-dinamikak egitea.
– Beharrak koordinatzea eta hautaketa-prozesuak planifikatzea.
– Hautaketa-proiektu masiboak kudeatzea eta antolatzea.
– Ikastaroak ematea: prestakuntza, aholkularitza, eta abar.
– Argitalpenetan parte hartzea.
– Esku-hartze psikosoziala.
– Berdintasun Batzordeko arduraduna.
– Merezimenduak egiaztatzea.
– Test psikosozialen emaitzak interpretatzea.
– Gaitasunen araberako ebaluaziorako gaitasun-eskuliburua egitea.