Seleccionar página

Irene Cuesta Gorostidi

Irene Cuesta Gorostidi

Deustuko Unibertsitatea

Gaur egun, Etengabeko Prestakuntza Dualeko zuzendaria da Deustuko Unibertsitatean. Ardura horretan oinarrituz, Deustuko Prestakuntza Dualaren Ereduaren ezarpena sustatzen du eta Eskaintza Dualerako Eskola bideratzen du.
Irakasle gisa, Deusto Business Schooleko Marketin Arloko irakasle titularra da eta honako irakasgai hauek ematen ditu Internetez, Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterrean (MUMA): Marketinaren Oinarriak, Komunikazio Erabaki Estrategikoak eta Marketin Estrategia. Era berean, akademikoki koordinatzen ditu curriculumeko praktika profesionalen irakasgaiak, ADE graduan eta International Management Skills tituluan.
2003tik 2012ko urrira, Enpresa eta Ekonomia Zientzien Fakultateko dekanordea izan zen, eta Unibertsitateko hainbat kudeaketa-organotan parte hartu zuen. 2000tik 2003ra, Marketina, Giza Baliabideak eta Zuzenbidea Departamentuko zuzendaria izan zen eta, horren aurretik, fakultateko beste kudeaketa-erantzukizun batzuk bete zituen zenbait antolakuntza-eremutan. 1999tik 2006ra, Marketineko Aretoko koordinatzailea izan zen, marketineko eta komunikazioko zuzendarientzako etengabeko prestakuntza-ikastaroa, eta bertan parte hartzen du oraindik ere.

Ikerketaren esparruan, «Enpresa Parte-hartzailea» taldean ikerlari nagusi gisa jardundako aldia gailendu behar da; izan ere, Eusko Jaurlaritzak eta Ezagutzaren Klusterrak (Innobasque, gaur egun) sustatutako lehiaketa-proiektu ugari bideratu zituen, komunikazioetan eta kongresu nahiz argitalpenetan parte hartuz.
Gaur egun, beste erakunde batzuekin elkarlanean garatutako ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen dira ikerkuntzako bere interesak, baina baita informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan ere, bereziki horiek marketinaren eta komunikazioaren estrategian aplikatzen direnean, kasu arrakastatsuak aztertuz.
Azken urteetan, logistikarekin, marketinarekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriekin lotutako hainbat doktorego-tesi zuzendu ditu, eta beste doktoregai batzuen epaimahaietan parte hartu du.

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

COLABORADORES / LAGUNTZAILEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA