Seleccionar página

Fernando Tapia

Fernando Tapia

UPV/EHUko Ikasle eta Enplegagarritasunaren errektoreordea da eta UPV/EHUko ENLIGHT Europako Unibertsitatea proiektuaren arduraduna

Fernando Tapia Alberdi (Azkoitia, 1969), Zuzenbidean lizentziatua (UPV/EHU), Soziologia Juridikoko Nazioarteko Masterra (Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutua) eta Zuzenbidean doktorea (UPV/EHU), Zuzenbidearen Filosofia arloko irakaslea da UPV/EHUn 1997tik. Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuko Kontseilu Errektoreko kidea izan da (1999-2003), UNED-Bergara Fundazioaren Patronatuko kidea (2003-2007), Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko idazkari akademikoa (2015-2017), UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Joxemari Korta I+G zentroko zuzendaria (2017-2019) eta UPV/EHUko Garapen Zientifikoa eta Transferentzia arloko errektoreordea (2019-2021). Madrilgo Abokatuen Elkargo Goreneko abokatu jarduten ez duen kidea da, eta kirol zuzenbidearen arloan aholkularitza juridikoko zerbitzuak eman ditu, batez ere Euskal Pilotako Federazioetan. Esperientzia du kudeaketa publiko eta pribatuaren esparruan, eta, besteak beste, kargu hauek izan ditu: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua (2003-2007), Baiona Donostia Euskal Eurohiria garatzeko Mugaz Gaindiko Agentziako gerentekidea (2003-2007), Pirinioetako Lan Elkarteko Batzarreko kidea (2004-2007) eta Kirolgi Fundazioko lehendakaria (2003-2007). Gaur egun UPV/EHUko Ikasle eta Enplegagarritasunaren errektoreordea da eta UPV/EHUko ENLIGHT Europako Unibertsitatea proiektuaren arduraduna, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gizarte Justiziaren Aldeko Klinika Juridikoaren Zuzendaritza Kontseiluko kidea eta ETICOP-IT (Ética en Comunidades de Práctica / Ethics in Communities of Practice Ikerketa Taldea) ikerketa taldeko kidea.

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

COLABORADORES / LAGUNTZAILEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA