Seleccionar página

Eduardo Alzola

Eduardo Alzola

Goi mailako batxilerra eta UBI (unibertsitatera bideratzeko ikasturtea) ikasketak ditu (1985ean amaitu zuen), eta Ostalaritzako eta Turismoko teknikari aditua da (sukaldaritzaren espezialitatean), Leioako Ostalaritza Eskolan; 1988an amaitu zituen ikasketak. 1986tik 1990era, ostalaritzako hainbat establezimendutan lan egin zuen sukaldeko laguntzaile, sukaldari eta gozogile gisa. Denboraldi batean, ikasketak eta lana tartekatu
zituen. 1991n, sukaldaritzako irakasle gisa aritu zen lanerako ikastaroetan, Somorrostro Lanbide Heziketako Eskolan (Marcelo Gangoiti).
Urte horretan bertan, ordezkapenak egin zituen Hezkuntzan SUKALDARITZA – GOZOGINTZA (ANDRA MARI BHI – GALDAKAO. OSTALARITZA SAILA), ekainera arte. 1991-1992 ikasturtetik aurrera (irailetik), ANDRA MARI BHIn hasi zen lanean, OSTALARITZA SAILEAN, eta beraz, hezkuntzan jarraitu zuen.
1997-1998 ikasturtean, OSTALARITZA BHI – GALDAKAO eratu zen ikastetxe independente gisa —gaur egun, CIFP HOSTELERÍA / OSTALARITZA LHII—, ANDRA MARI BHItik bereizi ondoren. Une horretan, zuzendari kargua hartu zuen, eta bertan aritu da 17 ikasturte akademikotan, bata bestearen jarraian (2013-2014ra arte).

2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan, irakaskuntzara igaro zen, eta sukaldaritzako
eta gozogintzako irakasle izan zen.
2016-2017 ikasturtean, OSTALARITZA LHII – GALDAKAOko zuzendari gisa itzuli zen.
Kargu berean jarraitzen du orain, 2023-2024 ikasturtean amaitzen den zuzendaritza-
proiektu baten baitan. Horrela, 25 urteko esperientzia izango du (23 urte daramatza)
Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bateko zuzendari gisa. 2020-2021
ikasturtetik, Ikaslan Bizkaiko lehendakaria da (Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe
publikoetako zuzendarien elkartea). 2022ko uztailean amaituko du agintaldia.
Aldi berean, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko kide izan da 2020-2021
ikasturtean.
Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuarekin lankidetzan dihardu, honako
arlo hauetan: ikasketen homologazioak, espezializazio-ikastaroen diseinua eta KEEP
(Konpetentziak Ebaluatu eta Egiaztatzeko Prozedura). Azken arlo horretan, aholkulari
eta ebaluatzaile gisa lan egin du duela 10 urte baino gehiagotik.
Enpresen Kalitatea eta Bikaintasuna Kudeatzeko Masterra egin zuen 2002an, eta
Ingurumen Kudeaketako Masterra 2003an.
TKNIKAko (Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) Biozientzien esparruan
lankidetzan dihardu, LHn Ekonomia Zirkularra garatzeko eta sustatzeko (jasangarritasuna). Hizlari gisa ere aritu da Lanbide Heziketako hainbat ekitalditan eta/edo kongresutan.

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

COLABORADORES / LAGUNTZAILEAK

PATROCINADORES / BABESLEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA