
Beatriz Uralde
Lycolabeko CEOa eta bazkide sortzailea
Nire izena Beatriz Uralde da eta biologo teknikoa naiz (EHU).
Kalitate sistema eta analisien albaitari laborategietan eta farmazian esperientzia daukat. LYCOLABeko CEOa eta bazkide sortzailea naiz.
LYCOLAB gaur egun Arabako Parke Teknologikoan dagoen enpresa bat da, Bic Araba eraikinean, hain zuzen ere.
Nire gurasoen lagun batek lur batzuk oinordetzan hartu zituenean hasi zen dena; poztu beharrean haserretu egin zen, esaten zuenez lur haietan barraskiloak baino ez zeudelako. Ni Gasteizera itzuli berria nintzen, zerbait desberdina egin nahi nuen eta, hain justu ere, horrenbeste barraskilorekin zerbait egin genezakeela bururatu zitzaidan.
Horrelaxe sortu zen Lycolab; hasieran proiektu dibertigarri bat zen, neure burua entretenitzea zen proiektu haren helburu bakarra, baina emaitza izugarriak ematen hasi zen, eta ezin nuen ukatu; hala, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatearekin eta Gasteizko Lascaray ikergunearekin lankidetzan, spin-off bat sortu genuen.
Lycolabetik liofilizatu bat garatu dugu, SHAⓇ lyophilized deitzen da.
SHAⓇ lyophilized B2B kosmetika industriari saltzen zaion I motako kolageno naturalaren iturri natural modura saltzen den liofilizatu bat da.
Bio Inspecta ziurtatzailearen bitartez, Vida sana elkarteak ematen duen animalien ongizaterako ziurtagiria lortu duen merkatuko lehenengo I motako kolageno liofilizatua da; gainera, garapen iraunkorra bermatzen dugu.
PATROCINADORES / BABESLEAK





ORGANIZA/ANTOLATZAILEA
